XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Kaixo, Patrizia - esan zion Perikok sartutakoan.

- Arratsaldeon - Patriziak emeki, aurretik inoiz hitzegin gabe nola ezagutu zuen galdezka bere artean; Patriziak ez zekien zuzendaria bere fitxari begira aritu zela eta horko argazkiari esker ezagutu zuela.

- Eseri, eseri mesedez esan zion Perikok beso luzatuaz mahai aurreko besaulkia erakusten ziola, beste eskua bixarretan zuen bitartean.

- Tira, zergatik deitu dizudan pentsaka egongo zara, ezta?.

- Ez larritu, ez da ezer txarra eta.

- Andereño Ixabelek esan didanez oso ondo idazten duzu, eta nik ere ikusi egin nahi nuke.

- Baina zure gaiak - eta berezi samarrak omen dira, eta nik beste batzuk jarriko dizkizut.

- Xamurragoak edo.

- Adibidez, hasteko, etxeko abereez idatz ezazu.

- ,Etxean izango duzu baten bat: txoriak, arrainak, zakurrak....

- Nahi duzuna.

- Egiten duzunean niri ekarri zuzenean.

- Ados?.

- Patriziak ez zekien zer esan, horren arraroa bait zen dena, eta baietz egin zuen buruaz.